ESPEZIALIZAZIO-IKASTAROA
Marketinerako eta Salmentarako Eduki Digitalak Idazteko Espezializazio-ikastaroa

IKASKETA-PLANA
Espezializazio-ikastaro honetako lanbide-moduluak honako hauek dira:
Profesional hau gai izango da:
Espezializazio-ikastaro honetako lanbide-moduluak honako hauek dira:
- Eduki digitalen estrategia.
- Sare sozialetako komunikazioa.
- Eduki digitalak idaztea.
Profesional hau gai izango da:
- Eduki digitalen estrategia bat planifikatzea, gauzatzea eta optimizatzea markak kokatzeko, bezeroak erakartzeko eta diru-sarrerak handitzeko, publizitatea idazteko metodoak, teknikak eta tresnak erabilita.
SARTZEKO BALDINTZAK
Hauek dira espezializazio-ikastaro honetarako sarbidea ematen duten tituluak:
Hauek dira espezializazio-ikastaro honetarako sarbidea ematen duten tituluak:
- Mahastizaintzako eta Ardogintzako Goi-mailako Teknikaria.
- Turismo-ostatuak Kudeatzeko Goi-mailako Teknikaria.
- Bidaia-agentzietako eta Ekitaldien Kudeaketako Goi-mailako Teknikaria.
- Turismo-gidaritzako, -informazioko eta -laguntzako Goi-mailako Teknikaria.
- Elikagaien Industriako Prozesuetako eta Kalitateko Goi-mailako Teknikaria.
- Zuzendaritzari Laguntzeko Goi-mailako Teknikaria.
- Administrazio eta Finantzako Goi-mailako Teknikaria.
- Marketin eta Publizitateko Goi-mailako Teknikaria.
- Garraioko eta Logistikako Goi-mailako Teknikaria.
- Salmentak eta Merkataritza-espazioak Kudeatzeko Goi-mailako Teknikaria.
- Nazioarteko Merkataritzako Goi-mailako Teknikaria.
- Ile-apainketako Estilismo eta Zuzendaritzako Goi-mailako Teknikaria.
- Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Produkzioko Goi-mailako Teknikaria.
- Irudi Pertsonalaren eta Korporatiboaren Aholkularitzako Goi-mailako Teknikaria.
- Argitalpen Inprimatuen eta Multimedia Argitalpenen Diseinuko eta Edizioko Goi-mailako Teknikaria.
- Produkzio Grafikoaren Diseinuko eta Kudeaketako Goi-mailako Teknikaria.
HONELA LAN EGIN ZENEZAKE:
Lanbide Heziketako Masterraren titulua dutenak edo espezializazio-ikastaro hau gainditu izana egiaztatzen duen bertaratze-ziurtagiri akademikoa lortu dutenak marketinean, komunikazioan eta online-salmenta komertzialean zein industrialean diharduten sektore ekonomiko guztietan aritu daitezke lanean, bai eta hornidura-katearen maila guztietan ere.

- Marketin digitaleko zuzendariak (Digital Strategist).
- Hazteko marketineko zuzendariak (Growth Marketing Director).
- Merkataritza elektronikoko zuzendariak (e-Commerce Manager).
- Bezeroak lortzeko eta atxikitzeko espezialistak (Inbound Marketing Specialist).
- Edukien kudeatzaileak (Content Manager).
- Publizitate-testuen erredaktoreak (Copywriter).
- Sare sozialen eta komunitate digitalen kudeatzaileak (Community Manager).