cabecera formación profesional

Etengabeko ikaskuntza

2004tik, Eusko Jaurlaritzak, Hezkuntza Sailaren bidez, laguntzak ematen ditu ezagutzaren edozein esparrutan egiten diren ikaskuntza erabilgarriko jarduerak diruz laguntzeko, bizitza osoan ikasten jarraitzeko testuinguruan, herritar aktiboak eta jendearen gaitasunak sustatze aldera, haien adina edo lan-egoera edozein direla ere.

CEBANC aitzindaria izan da 2004tik etengabeko ikaskuntzako proiektuak garatzeko, eta «oinarrizko konpetentzia digitaletako», «konpetentzia pertsonal eta sozialetako» eta «autonomia pertsonala hobetzeko konpetentzietako» arloetan egin ditu ikaskuntza-ekintzak.

Proiektu hau osatzen duten jarduerak gizartearen eskakizunetara egokitu eta gizartean integratu nahi duen orori zuzenduta daude.

55 urtetik gorakoek lehentasuna dute prestakuntza-ekintza horietan, baita gaikuntza txikia duten 30 urtetik beherakoek ere.

2021ean, CEBANC-ek etengabeko ikaskuntzako ikastaroak eta tailerrak ematen ditu, bai Donostiako instalazioetan, bai herri hauetan: Zaldibia, Segura, Anoeta, Irun, Legorreta, Irura eta Getaria.

aprendizaje permanente

“Uneoro da momentu egokia ikasteko”

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00