ZEUK ERE, JAR EZAZU ZEURE ALEA

JOSUNE OTAMENDI MUÑAGORRI



Beste behin ere Martxoa 8ko eguna iristean jartzen gara hausnartzen eta ezinbestekoak diren berdintasunezko jokaeretatik urrun gaudela jabetzen gara. Izan neska, izan mutiko, heldu zein gazte gure alea jar dezagun, indarrak metatu eta sistema patriarkal honen barne antolaketa, sakonetik iraultze aldera batu ditzagun ahalegin guztiak.


ZURE-GURE ALEA jar dezagun eskatzen du lan honek. Gaur, bihar eta etzi, egunerokoan eta urte osoan, lehen mailako oinarrizko eginkizunetan, etxekoetan edota ingurunean, lantokian ta auzoan, esparru partehartzaile guztietan berdintasunerako indarrak batuz feminismotik sistema alda dezagun, elkar esku emanaz, arduratsuak izan gaitezen eskatzen digu egungo egoerak.



Geure ekarpenak eginaz, geure aletxoa, bakoitzarena eta guztiona eskatzen dugu. Berditasunaren aldeko jokaerak ta indar metaketak inoiz baino beharrezkoagoak direlakoan gaude. Gaur egun ere, zenbait lanbide edota gizarteko rol jakinetan izan zaintza lanetan, erizain dela edo adinekoekin, haurren zaintzan edota desgaitasunak dituztenekin ehuneko 95a emakumeok betetzen dugu, zenbaitetan gainera soldata oso txikiekin edota soldatarik gabe. Denontzat ezaguna den adibide bat besterik ez da.



Gure gaztetxo eta ez hain gaztetxo, anima ditzazuen deia zabaltzen dizuegu. Etxetik hasi eta eskola geletan, jolastokietan, lanean, komunikabide eta botere edota goi mailako esparru guztietan, pertsona guztion egiazko partehartze bateratu batez elkar partekatu ditzagun ardurak ta eginkizunak, dela jakinduria edota barne aberastasuna, dela sormena edota intuizioa, direla arrazoitze numerikoak eta logikoak edota emozioak. Jakitun gara gure burmuineko hemisferioak desberdinak direla jokoan daudenak baina ondo dakigu, batak ezin duela bestea gabe funtzionatu.


Feminismoaren indarrez sistema arrazista guztiak aldatu eta lurperatze aldera lanean jarraitzen ospatuko dugu beste behin ere aurtengo martxoak 8a.

 

Gora elkarren arteko lan bateratu eta aldarrikapenak!

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00