Jinhan Chen Cebanceko ikaslea Venezian egin den eta UNOX enpresak antolatu duen nazioarteko hirugarren gastronomia-lehiaketako finalean gailendu da.
Txapelketan, nazioartekoez gain, estatu-mailako ostalaritza-eskoletako 11 ikasleek hartu dute parte, besteak beste Madril, Aranjuez, Toledo eta Deniakoek. Parte-hartzaileek plater nagusi bat eta postre bat prestatu behar izan dituzte lehiaketan, gehienez hiru ordutan.
Zailtasuna areagotu egin zen bertara iritsi eta ezagutzen ez zituzten bi osagai sekretu erabili behar zituztela jakin zutenean: zainzuri berdea eta pipermina. Bi osagai horiek derrigorrez txertatu behar zituzten beren elaborazioetan.
Platerren sormena eta zaporeaz gain, ezagutza teknikoa eta labearen erabilera baloratu zituzten bereziki epaimahaiak, baita ahalik eta hondakin gutxien sortzeko gaitasuna ere.
Hasieratik, Jinhan Chenek segurtasun eta antolakuntza handia erakutsi zuen lanean. Bere jardunak oso irudi ona eman zuen CEBANCeko ikasleen prestakuntza eta profesionaltasun mailari dagokionean.
Horrelako lehiaketetan parte hartzeak aukera ematen die ikasleei sukaldaritzako benetako erronkei aurre egiteko eta beste lurralde batzuetako ikasleekin esperientziak partekatzeko.
Zorionak Jinhan Chen!

