Cebancek txakurrak trebatzeko prestakuntza-ibilbide berria jarri du martxan, portaeraren, hezkuntzaren eta animalien ongizatearen arloko profesional kualifikatuen eskaera handiari erantzuna emateko.
Prestakuntza hau txakurren etrenamenduan etorkizun profesionala bideratu nahi duten pertsonei eta beren ingurune pertsonalean gaitasun hauek eskuratu nahi dituztenei zuzenduta dago.
Prestakuntza-ibilbidean zehar, ikasleek oinarri praktikoak eskuratuko dituzte txakurren portaera hobeto ulertzeko eta animalien errespetuan, erantzukizuenean eta oingizatean oinarritutako hezkuntza-prozesuei laguntzeko.
Maiatzean eskainiko den lehen Ikastaroak oso harrera ona izan du, prestakuntza espezializatu honen inguruko interesa azpimarratuz.
ESKAINTZA
- Txakurren jokabidea kudeatu eta aldatzea.
- Txakurren emozio-kudeaketa hobetzea.

