LH Dualaren eredua Cebancen, lanaren bidez ikasteko

Euskadi Lanbide Heziketa Dualaren helburua ikastetxearen eta enpresaren artean garatutako ikaskuntza-prozesu baten bidez Lanbide Heziketako teknikari edo goi-mailako teknikari titulua lortzeko aukera ematea da. Cebancek aukera ematen die bere heziketa zikloko ikasleei eredu dualean burutzeko ikasketa-prozesua. 

Eredu Dualak  gazteak lan-merkatuan sartzea errazten du, kalitatezko lanpostuak sustatuz. 

Gainera, eredu honek abantaila asko ditu:

  • enpresarentzat: langile kualifikatuak prestatzen ditu, enpresako belaunaldien errelebua errazten du eta langileak aukeratu eta erakartzeko baliabide bat da. 
  • gizartearentzat: hobeto prestaturiko pertsonak trebatzen ditu etorkizun konplexu batentzako eta enplegagarritasuna hobetzen du.      
  • ikasleentzako: benetako lan-egoeretan ikasten du, lan-epserientzia lortuz enpresan.

Txandakako erregimeneko Lanbide Heziketa Dualaren bi eredu daude, iraupenaren arabera:

  • bi urte: lehen ikasturtea ikastetxean eta bigarrena, ikastetxean eta enpresan, txandakako erregimenean
  • hiru urte: lehen ikasturtea ikastetxean; bigarren eta hirugarrena, ikastetxean eta enpresan.

Informazio gehiago fpeuskadidual.eus webgunean edo jeitsi folletoa pdf-an.