Pribatutasun-politika

DATUEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Arduraduna

CEBANC-CDEA
info +

Helburua

Webgunea, enplegu-poltsa eta CEBANC-CDEA-ri buruzko informazio bidalketa gestionatzea

eta administratzea
info +

Legitimazioa

Interesdunaren baimena
info +

Hartzaileak

Ez da hirugarrenentzako datu lagapenik egiten
info +

Eskubideak

Datuak hala nola bestelako eskubideak eskuratu, zuzendu eta ezabatu, informazio osagarrian

azaltzen den bezala.
info +

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio osagarri eta zehatza kontsulta ditzakezu

gure webgunean:
Pribatutasun politika:
pribatutasun politika info +
Lege-Oharra:

lege-oharra info + Cookien politika: cookien politika info +

 

 

Pribatutasun politika

(LOPD) Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta Europar Parlamentuko hala nola apirilaren 27ko Kontseiluko (“Datuen Babeserako Araudi Orokorra” edo “RGPD”) 2016/679 (EB) Araudia kontuan hartuta, Pribatutasun Politika hau CEBANC SAU –aurrerantzean CEBANC-CDEA– webgunearen sekzio bakoitzean bildutako erabiltzaileen (pertsona fisikoen) datuen Arduradun bezala egitera datorren izaera pertsonaleko datuen tratamendutan aplikatzen da.

Politika honen terminoekin ados ez bazaude, ez itzazu Zerbitzuak eskuratu edo erabili. Pribatutasun politika hau ezin izango da beste inolako produktu, zerbitzu edota hirugarrenen jardueran aplikatu.

ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA.

  • Izen Soziala: CEBANC SAU (CEBANC-CDEA)

  • Helbidea: Berio Pasealekua, 50, 20018 Donostia, Gipuzkoa

  • IFK: A20045548

  • Email: lopd@cebanc.com

  • Inskripzio-datuak:

DATUEN TRATAMENDUAREN HELBURUAK

Zure datu pertsonalak webgunea gestionatu eta administratzeko helburu generikoarekin erabiliko dira eta, zehazki honetarako:

  • CEBANC-CDEA osatzera datorren komunitaterako (ikasleak, irakasleak, etab.) webgunearen bidez eskuragarri jarritako zerbitzuak gestionatu eta administratzeko.

  • CEBANC-CDEA ikastetxeak garatutako ekintzak barreiatzeko.

  • Eskuragarri jarritako lan-poltsa gestionatzeko.

  • CEBANC-CDEA ikastetxeak gestionatutako Hobetuz-eko heziketa jarduerak gestionatu eta administratzeko.

  • CEBANC-CDEA ikastetxearen online ikastaroak gestionatu eta administratzeko.

  • Erabiltzaileekin komunikatzeko, gure webguneko formularioen bidez egiten dizkiguten eskariak, iruzkinak eta galderak erantzuten ditugunean (email mezuak, telefono deiak, etab. barne).

  • CEBANC-CDEA ikastetxearen heziketa katalogoa eta gainerako informazioari buruzko merkataritza jakinarazpenak bidaltzeko.

Zure datu pertsonalak ez ditugu erabiliko arestian deskribatutakoak ez diren bestelako helburuetarako, lege ezarpenezko edo errekerimendu judizialen baten kasuetan izan ezik.

Helarazten dizkiguzun informazio eskariek interesdunari gure arreta eman edo Zerbitzuak eskaini ahal izateko beharrezko datuak modu boluntarioan ematera derrigortzen diote. Datu horiek emateko ezinbestekotasuna edo beharra izartxo (*) batekin adieraziko da zerbitzu bakoitzari dagozkion formulariotan edo sekziotan.

Hala ere, interesdunak datu horiek guri emateko orduan uko egiteko eskubidea izango du edo, eman ondoren, bere datuak tratatzeko aurretiazko baimena ezeztatu dezake, baina ezezko horrek gure aldetik bere eskariari erantzuteko edo dagokion zerbitzua emateko ezintasuna inplikatuko du.

CEBANC-CDEA ikastetxeak ulertzen du datu horiek guri helaraztean, interesdunak horien gaurkotasun hala nola zehaztasunaren ardura bere gain hartzen duela eta arestian deskribatutako helburuetarako bere tratamendua espresuki onartu eta baimentzen duela.

DATUEN TRATAMENDUAREN IRAUPENA.

CEBANC-CDEA ikastetxeak informazioa, merkataritza jakinarazpenak, newsletter-a (bere kasuan) bidaltzeko bildutako datu pertsonalak kontserbatu eta tratatuko ditu, erabiltzaileak datuen tratamendurako baimena ematen duenetik baja emateko edo bere baimena erretiratzeko eskaria egiten duen arte.

Lan-poltsaren kasuan, CEBANC-CDEA ikastetxeak erabiltzaileak bere baimena eman duenetik baja eskaria egin edo bere baimena berresten duen unera arte bildutako datuak kontserbatu eta tratatuko ditu.

Heziketa jardueren kasuan, heziketa arautuan zein okupazionalean edota bestelako heziketa mota orotan, datuak kontserbatu egingo dira kontratuaren indarraldia amaitu bitartean. Harreman hori amaitu ondoren, hala badagokio, datuak aplikagarria den legediak derrigortzen duen epean kontserbatu ahal izango dira, kontratutik eratorritako behin-behineko erantzukizunek preskribatzen duten arte.

Administrazio eta fakturazio datuen kasuan, erreferentziazko araudiaren arabera kontserbatuko dira.

DATUEN TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA

Datuen tratamendurako lege oinarria, arestian deskribatutako helburuetarako emandako interesdunaren baimenean oinarritutako legitimazioa da, eta ondorengo egoeretan eskatuko da:

  • zure datuak tratatzeko unean

  • zure datuak gure formulariotan barne hartzeko unean

Webgunean alta emateak hala nola guri helarazitako informazio eskariek eskatzen dute interesdunak modu boluntarioan berari arreta edo Zerbitzuak eman ahal izateko beharrezko datuak guretzat eskuragarri jartzea. Hala ere, interesdunak guri datu horiek emateko orduan uko egiteko eskubidea izango du edo, ondoren, bere datuak tratatzeko emandako aurretiazko baimena baliogabetzekoa, baina ezezko horrek bere eskariari gure arreta emateko edo gure plataforman erregistroarekin jarraitzeko ezintasuna inplikatuko du.

Era berean, matrikula formalizatzeko orduan eta indarrean dagoen kontratu-harremanaren arabera zure datuak erabili ahal izango ditugu, webgunean (online formakuntza, etab.) eskuragarri jarritako zerbitzuei dagokienez.

CEBANC-CDEA ikastetxeak ulertzen du datu horiek guretzat eskuragarri jartzean interesdunak horien egiazkotasun, gaurkotasun eta zehaztasuna bermatzen dituela eta horien ardura bere gain hartzen duela, eta espresuki onartzeaz gain bere tratamendurako baimena ematen duela, arestian deskribatutako helburuak kontuan hartuta.

Baimena erretiratzeko aukera: Erabiltzaileak baimena edozein unetan erretiratzeko eskubidea izango du, horrek bere atzera-egitearekiko aurretiazko baimenean oinarritutako tratamenduaren bidezkotasunean eraginik izan gabe. Era berean, erabiltzaileak une orotan CEBANC-CDEA ikastetxetik eginiko jakinarazpen elektroniko ororen harrerari uko egin ahal izango dio.

LAGAPENEN EDO TRANSFERENTZIEN HARTZAILEAK.

Oro har, CEBANC-CDEA ikastetxeak ez dizkio datu pertsonalak hirugarrenei emango, legez horretara behartuta gaudenean (Hezkuntza, Ogasuna eta abarrekin lotutako Administrazio Publikoa) edo zuk espresuki guri baimena emandakoan izan ezik.

CEBANC-CDEA legitimatuta dago, RGPD araudian ezarritako legezko interesaren arabera, zure datu pertsonalak soilik berarekin kidetutako erakundeekin partekatzeko, betiere barne administrazio gestioaren helburuetarako: CDEA, SL eta Inasfor SL

Lan-poltsaren kasuan, zure datu pertsonalak eskatzen dituzten hirugarren erakundeen jakinaren gainean jarriko dira, bertan zehaztutako helburuak kontuan hartuta.

SARE SOZIALAK

CEBANC-CDEA ikastetxeak sare sozial ezberdinak erabiltzen ditu (Facebook, Twitter, etab.) CEBANC-CDEA-rekin lotutako edukiak barreiatzeko hala nola erabiltzaileei gurekin kontaktatzeko modu bat eskaintzeko. CEBANC-CDEA bere jarraitzaileen datuen eta sare sozialetako kontaktuen tratamenduaren arduraduna da. Edonola ere, datu pertsonalen tratamendua sare sozialen esparruan egiten den neurrian eta bertako hornitzaileek funtzionamendu arau batzuk betearazten dituztela kontuan hartuta, CEBANC-CDEA-ren betekizunak bere jarduera esparruarekin lotutako alderdi haietara mugatuko dira. CEBANC-CDEA ikastetxeak ez du inolako kasutan sare sozialetatik daturik aterako, bere erabiltzaileen profilik egingo edota sare sozialetan adierazitako gustu, zaletasun nahiz erabilera moduekin lotutako datu pertsonal osagarririk erabiliko, kaltetuek espresuki emandako baimenik gabe.

PERTSONA INTERESDUNEN ESKUBIDEAK.

Edozein pertsonak eskubidea izango du CEBANC-CDEA ikastetxean berarekin zerikusia duten datu pertsonalak erabiltzen diren edo ez frogatzen duen ziurtagiria eskuratzeko. Zehazki, CEBANC-CDEA ikastetxearen aurrean ondorengo eskubideak erabili ditzakezu:

  • Sarbide eskubidea: interesdunari tratamenduaren eraginpean ezarritako izatera pertsonaleko bere datuen inguruko informazioa ezagutzea eta eskuratzea ahalbidetzen dio.

  • Zuzenketa eskubidea: akatsak zuzentzea, zehaztu edo osatu gabeko datuak aldatzea eta tratamenduarekin lotutako informazioaren egiazkotasuna bermatzea ahalbidetzen du.

  • Ezabapen eskubidea: tratamenduarekin lotutako datuen ezabaketa eskatzea ahalbidetzen du, horiek jadanik beharrezkoak izaten ez direnean.

  • Aurkakotasun eskubidea: interesdunaren eskubidea bere izaera pertsonaleko datuen tratamendua ez egiteko edota horien etendura agintzeko, legezko arrazoiak daudenean edota balizko erreklamazioen betearazpen edo defentsarako izaten denean salbu; kasu horretan, dagokion epean zehar blokeatuta mantenduko ditugu, lege betekizunak indarrean dauden bitartean.

  • Publizitatea bidaltzearen aurkako eskubidea: Interesdunak CEBANC-CDEA ikastetxearen merkataritza jakinarazpenak jasotzearen aurka azaldu ahal izango dira. Kasu horretan, jakinarazpen hauek jasotzeko zure baimena edozein unetan atzera bota dezakezu, horien xedetarako inplementatutako mekanismoaren erabilera eginez, edo bestela, idatzi bat bidali dezakezu “Baja” gaiarekin, hona: lopd@cebanc.com

  • Tratamenduaren muga: Zirkunstantzia jakin batzuetan, interesdunek bere datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango dute, eta kasu horretan erreklamazioen erabilera edo defentsarako soilik kontserbatuko dira.

  • Datuen eramangarritasuna: pertsona interesdunek eurekin lotura duten eta eman dizkiguten datuak jasotzeko edo bestela -betiere teknikoki posible izaten denean- erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoarekin egituratutako formatu batean beraiek izendatutako tratamenduaren beste arduradun bati helarazteko eskaria egin dezakete.

  • Banakako erabaki automatizatuen mendean ez egoteko eskubidea (profilen elaborazioa barne): eraginak edo kalte esanguratsuak dakartzan tratamendu automatizatuan oinarritutako erabaki baten mendean ez egoteko eskubidea.

Azaldutako eskubideren bat erabili nahi baduzu, zure datu guztiak, zure NAN barne, dakartzan gutun bat guri helaraztea eskatzen dizugu, ondorengo helbidera: Berio Pasealekua, 50, 20018 Donostia, Gipuzkoa edo email bidez: dpd@cebanc.com

Era berean, gure Datuen Babeserako Ordezkariarekin (DPO-DBO) kontaktatu dezakezu, ondorengo email helbidean: dpd@cebanc.com

Kontrol Agintearen aurrean erreklamatzeko aukera: CEBANC-CDEA ikastetxeak era berean Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren (www.agpd.es) aurrean erreklamazio bat aurkezteko duzun eskubidea jakinarazten dizu, zure ustean tratamendua indarrean dagoen araudiarekin bat etortzen ez bada.