Gure bereizgarriak
Gure irakaskuntzaren kalitatea goi-mailako prestakuntza duten irakasleengan oinarritzen da, bai eta pertsona bakoitzaren beharretara nahiz lan-merkatuaren eskakizunetara egokitzeko gaitasunean ere. Gipuzkoako Lanbide Heziketaren esparruan, erreferente bihurtu gaituzte ezaugarri horiek, hain zuzen.
35 urte baino gehiago daramatzagu lanbide-prestakuntzan.
50.000 ikasle baino gehiagoren konfiantza izan dugu eta dugu CEBANC-en.
Abantailak:
- Metodologia aktiboa eta dinamikoa: “eginez ikastea”
- Ikasle bakoitzari egokitutako jarraipena
- Laneratze-tasa handia (4.000 enpresarekin baino gehiagorekin ditugu harremanak)
- Praktikak lehen mailako enpresetan
- Praktikak atzerriko enpresetan (Erasmus Programa)
- Lan-poltsa propioa
- Lantegi-ikasgelak
- Prestakuntza-eskaintza zabala. Bost lanbide-familia: Administrazioa eta kudeaketa / Merkataritza eta marketina / Osasuna / Informatika eta komunikazioa / Ostalaritza eta turismoa