Instalazioen alokairua
Askotariko instalazioak ditugu: ikasgela digitalak, sukaldaritzako ikasgela, bideo eta telebistaz hornitua, azken teknologiak dituen ekitaldietarako aretoa, erabilera anitzeko ikasgelak, Wiffidun eraikina, sarbide-erraztasuna, etab.
- Kata-tailerra: Ekitaldi gastronomikoetarako prestatua.
- Erabilera anitzeko ikasgela: 20 lagunentzako tokia. Eskola-altzariak, proiekzioetarako kanoia, eskuko ordenagailua eta pantailak.
- Informatika-gela eta MAC gela: 20 lagunentzako tokia. Eskola-altzariak, ordenagailua ikasle bakoitzarentzat, Internet lotura, eta proiekzioetarako kanoia eta pantaila.
- Ostalaritzako lantegiak: 3 sukalde jarduera profesionalerako hornituta, pastelgintzarako eta okintzarako bi lantegi, ostalaritzako erakustaldietarako lantegia, ostatu-lantegia: hoteleko gela bat erabat hornitua, jatetxe-taberna zerbitzurako lantegia eta egongela.
- Beste lantegi batzuk: merkataritza-lantegia, instalazio, administrazio eta mantentze-lan informatikoetarako lantegia eta laborategi klinikoa.
- Ekitaldietarako aretoa: 50 lagunentzako lekua. Multimedia-proiektuak egiteko aukera. Ikus-entzunezko tresna berrienekin hornitua.