cabecera Proyectos Internacionales

Nazioarteko proiektuak

CEBANC-ek prestakuntza nazioartekotu nahi du, eta nazioarteko hainbat proiektutan hartzen du parte; horri esker, metodologia berrienak eta jardunbide egokiak ezagutzen ditu. Hori dela eta, beste herrialde batzuetako enpresekin, unibertsitateekin eta lanbide-heziketako zentroekin egiten du lan.

CEBANC-ek Goi Mailako Hezkuntzako Erasmus 2014-2020 Gutuna eta Erasmus 2021-2027 Gutuna du (Erasmus Charter for Higher Education - ECHE). Gutun hori Europako Batzordeak ematen die lanbide-heziketako goi-mailako zentroei eta unibertsitateei, eta, hari esker, Erasmus+ programako ekintzetan parte hartzeko aukera dute

Erakunea edo instituzioa: CDEA

Parte hartzen duten herrialdeak edo eskualdeak: Espainia, Portugal, Italia, Herbehereak, Belgika

Aldia: 2018-2021

WEBGUNEA

Turismo-industriaren garapen digitala funtsezkoa bihurtu da lehia-abantailak lortzeko eta eskaintzari forma emateko, xede-publikoaren beharrak zein diren.

Horregatik sortu zen KA3 DIGITAL TOURISM proiektua.

Turismo digitaleko teknikari izeneko lan-profil berri bat garatzeko egingo du lan elkarteak. Honela osatuta egongo da:

  • 3 urteko ikastaroa
  • etik 4.erako maila (EQF)
  • Turismoko informazioaren teknologietako (IKT) konpetentziak dituzten curriculumak
  • Lanean oinarritutako ikaskuntza (Work Based Learning - WBL) epe luzera nazioarteko enpresetan
  • Gardentasuna sinplifikatzeko ECVET kreditu-sistema

Erakundea edo instituzioa: CDEA

Parte hartzen duten herrialdeak edo eskualdeak: Espainia, Eslovenia, Erresuma Batua, Danimarka, Grezia

Aldia: 2019-2021

WEBGUNEA

 

Slowlearning proiektuak adinekoengana hurbildu nahi du mundu digitala. Slowlearning Erasmus+ programako proiektu bat da, eta adinekoei irakasteko behar diren gaitasunetan trebatu nahi ditu IKTetako trebatzaileak.

Hona hemen slowlearning proiektuaren helburu nagusiak:

  • Adinekoek ikastean espero eta behar dutena hobeto ulertzea, IKTetako gaikuntzan arreta jarrita.
  • Adinekoei teknologia berriak erabiltzen erakusteko tresna pedagogikoak hobeto ezagutzea eta erabiltzea.
  • Bazkideek jardunbide egokiak partekatzea.
  • Adinekoei IKTak erabiltzen erakusteko funtsezko oinarri teorikoak sortzea.
  • Adinekoek ikasle helduen askotariko talde bat osatzen dutela aitortzea eta, ondorioz, haien behar zehatzak kontuan hartuta prestatzea hezkuntza.

Erakundea edo instituzioa: CDEA

Parte hartzen duten herrialdeak edo eskualdeak: Espainia, Eslovenia, Irlanda, Bulgaria, Danimarka

Aldia: 2019-2021

WEBGUNEA

 

Nazioartean onartzen da obesitatea erloju-bonba baten modukoa dela osasun publikorako. Baina, kontsumitzaileek elikagai osasungarri eta jasangarriekiko duten interesa handitu ahala, elikagai-zerbitzuen Europako enpresek guztientzat onuragarria den aukera bati egin behar diote aurre: negozioei handitzen lagun diezaiekete, eta kontsumitzaileei erabaki osasungarriagoak hartzen.

SUSTAIN proiektuak (Stimulating Healthy Food Service Innovation - Elikagai osasungarrien zerbitzuan berrikuntza bultzatzen) aldeko egoera horiek kapitalizatzeko behar diren berrikuntza- eta digitalizazio-gaitasun eguneratuenak eskaini nahi dizkie LHko erakundeei eta elikagai-zerbitzuen enpresei.

Erakundea edo instituzioa: CDEA

Parte hartzen duten herrialdeak edo eskualdeak: Espainia, Danimarka,
Eslovenia, Herbehereak, Zipre, Albania, Bosnia-Herzegovina, Montenegro, Kosovo

Aldia: 2021-2024

WEBGUNEA

 

«VET for Western Balkan» proiektu europar berri bat da, eta herrialde hauetako 10 bazkidek osatzen dute: Espainia, Danimarka, Herbehereak, Belgika, Zipre, Albania, Bosnia-Herzegovina, Montenegro eta Kosovo. 2021eko otsailaren 1ean jarriko da martxan proiektua, eta 36 hilabete iraungo du.

«VET for Western Balkan» proiektuaren helburu nagusia da parte hartzen duten mendebaldeko Balkanetako herrialdeei beren lanbide-heziketako sistemak hobetzen eta modernizatzen lagunduko dieten prozesuak abiaraztea eta bultzatzea. Prozesuan interesatuta dauden alderdi guztiek parte hartzea nahi da, baita politika publikoetako erabakiak hartzeaz arduratzen direnek ere, proiektuan martxan jarritako ekintzen etorkizuneko jasangarritasuna bermatzeko.

Horrez gain, mendebaldeko Balkanetako herrialdeen eta EBko estatu kideen arteko lankidetza indartu nahi du proiektuak. Horretarako, jarduera guztiak (esaterako, mugikortasunak, gaikuntzak, bilerak, ekitaldiak, kanpainak, baterako lantaldeen sorrera, curriculumaren garapena, estrategia berriak, ekintza-planak, LHko programa berrien prestakuntza, pedagogiaren eta didaktikaren garapena, eta materialaren garapena) bazkide guztien artean planifikatu eta ezarriko dira, eta beren esperientziak eta sareak partekatuko dituzte.

Erakunea edo instituzioa: CEBANC

Parte hartzen uten herrialdeak edo eskualdeak: Espainia, Italia, Danimarka, Erresuma Batua, Grezia

Aldia: 2019-2021

WEBGUNEA

 

D-Care bi urteko proiektu europar bat da, eta dementzia arina edo ertaina dutenen zaintzaileak (profesionalak eta ez-profesionalak) trebatzea du helburu.

Proiektu honek dementzia dutenen zaintzaileak trebatzeko dagoen beharrari erantzuten dio. Horretarako, hezkuntza-programa bat sortu da, eta, programa horren harira, zaintzaileek dementzia dutenei gauzak egiten eta isolatuta ez sentitzen laguntzeko gaitasunak berenganatu ahal izango dituzte. 

VET hezkuntzan, helduen etengabeko ikaskuntzan eta dementzia dutenei laguntzen dieten osasun-langile eta boluntarioen lanerako prestakuntzan erabiliko da programa.

Erakunea edo instituzioa: CEBANC

Parte hartzen uten herrialdeak edo eskualdeak: Espainia, Herbehereak, Errumania, Malta, Danimarka

Aldia: 2019-2021

WEBGUNEA

 

LEADER Erasmus+ programako proiektu bat da, eta hezkuntzako eta lanbide-heziketako ikasleei oinarrizko gaitasun egokiak garatzen laguntzea du helburu; horrela, beren ibilbideen kontrola edukiko dute.

Komunikatzeko, elkarlanean aritzeko eta modu emankorrean lan egiteko konpetentziak dira oinarrizko gaitasunak. Lan-merkatu lehiakor gehienetan, enplegatzaileek ez dituzte gaitasun teknikoak eta ezagutza espezializatuak soilik bilatzen. Aldiz, lider bihur daitezkeen hautagaiak nahi dituzte, eta lidergoa bera gaitasun tekniko eta sozialen menpe dago.

Ikasleei gaitasun multzo oso bat eskainiz gero, arrakasta profesionala izateko aukera handiagoak izango dituzte.

Erakundea edo instituzioa: CEBANC
Parte hartzen duten herrialdeak edo eskualdeak: Espainia, Irlanda, Turkia, Erresuma Batua, Alemania, Italia

Aldia: 2019-2021 / 2018-2020

WEBGUNEA

 

PROMISE Erasmus+ KA204 programako proiektu bat da, eta proiektuaren bazkideak eta Irlanda, Turkia, Erresuma Batua, Alemania, Espainia eta Italiako adituak biltzen ditu.

Proiektu honen helburua da errefuxiatuei eta migratzaileei harrerako komunitateetan ahalik eta ongien integratzen laguntzea, bai anfitrioiak, bai migratzaileak egoera berri horretan aurrera egin dezaten.

Gure online plataformari, ikasteko baliabideei eta gaikuntza-ekitaldiei esker, adituen ezagutza eta aholkularitza jaso ahal izango dugu.

 

Entidad o Institución: CDEA
Parte hartzen duten herrialdeak edo eskualdeak: Espainia, Herbehereak, Belgika, Estonia

WEB

 

ETEetako ziberdelinkuentzia gero eta kezka handiagoa da. ETEak informazioaren teknologiaren eta Interneten menpe daude, baina ahulak dira ziberdelinkuentziaren aurrean. Hori dela eta, informazioaren segurtasuna gero eta garrantzitsuagoa bihurtzen ari da ETE guztientzat. Mehatxu eta eraso zibernetikoen aurka borroka egitea gero eta ezinbestekoagoa da, bai Europar Batasunarentzat, bai mundu osoarentzat.

Segurtasun zibernetikoa Europan lehentasunezkotzat jotzeko beharrari estuki lotuta, gero eta nabariagoa da segurtasun zibernetikoko profesionalak falta direla.

 

Hona hemen WHAT THE HACK?! proiektuaren helburuak:

  • Gazteek IKTei dagokienez dituzten funtsezko gaitasun eta konpetentzien maila hobetzea eta, horrenbestez, lan-merkaturako garrantzitsuagoak bihurtzea (zibersegurtasunari eta hacking etikoari buruzko hezkuntza-eduki berriak garatuz).
  • LH (LHko irakasleak barne) IKTen sektoreko aurrerapen teknologikoetan aitzindaria izan dadin bermatzea, aurrerapen horiek LHko prestakuntza-curriculumetan eta gaitasunetan bizkor isla daitezen.

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00