Zerbitzuak

CEBANC-ek erabiltzaile guztiek, partikular nahiz enpresek, izan ditzaketen behar eta eskakizunetara egokitutako instalazioak eta zerbitzuak ditu.

Servicios

Ekipamendu informatikoak eta multimedia-baliabideak, prestakuntza sustatzeko eta berorren aplikazio praktikoa egoki bideratzeko ondo prestatutako laborategiak eta lantegiak; taldeen aurrean erakustaldiak egiteko ondo hornitutako sukaldea, eta jende guztiari irekitako taberna-kafetegia eta jatetxea, menu gozoekin.

CEBANC-ek, gainera, enpresen esku jartzen ditu balio erantsi handia duten bere instalazio eta zerbitzuak, eta, besteak beste, aretoak alokatzen ditu, eta ikasleentzako praktikak, prestakuntza-planen diseinu eta kudeaketa eta lan-eskaintzen kudeaketa ere eskaintzen ditu.