Trebetasun sozio-laboralak nazioartekotzerako

INFORMAZIO JARDUNALDIA

ORDUAK: 100 ordu

METODOLOGIA

  • Krisialditik ateratzeko estrategia gisa nazioartekotze prozesuan dauden enpresei erantzuteko gai izango den espezialista bat merkatuari eskaintzea. Ondoko lan hauek egiteko gai izango da: kanpoko merkatuak aztertu ondoren, nazioarteko merkatu berriak irekitzea, eta kontaktuak edota banatzaileak eta kanalak bilatzea, produktua herrialde bakoitzean sartzeko.
  • Enpresan eta Heziketa-zentroan ikastaldi espezializatu eta praktikoko ekintza konbinatuaren bidez. Zentroko prestakuntza osoa garatzen da ingelesez.
  • Prestakuntza barruan enpresako praktikak sartzen dira; bertan enpresaren nazioartekotze proiektua burutuko da, irakaslearen aldetik jarraipena egingo delarik.

 

 

 

KIZKITZA ZABALETAREKIN ELKAR LANEAN 

 

Prestakuntza programa hau gidatuko du Kizkitza Zabaletak. Bera da, besteak beste, Nazioarteko Merkataritza zikloan ingelesez ematen duena, Adimen Laboraleko proiektuko liderra izateaz gain (Gipuzkoako Foru-Diputazioa – Europako Gizarte Funtsa), zein espezializazio-ikastaro honen hazia izan den. 

 

EDUKIA

Aurkezpena (1 ordu)

Helburua: programaren helburuez eta hezkuntza jardueraren antolaketaz (kronograma, ordutegia…) ikasleei berri ematea.

  • Programaren helburuak
  • Hezkuntza jardueraren antolaketa
  • Ebaluaketa irizpideak

 

Enpresa ingurunea (8 ordu)

Helburua: ikasleak Gipuzkoako enpresa sarearen inguruko jakituria areagotu dezala, bereziki, proiektuan parte hartzen duten enpresetako jarduera sektoreetan

  • Gipuzkoako enpresen ezaugarriak
  • Lurraldeko enpresen eta kanpo merkatuen arteko harremana

 

Ekintzailetza (16 ordu)

Helburua: Ikaslearen izaera ekintzailea areagotzea eta sorkuntza, ideia sortzailEak bilatzeko baliabide gisa lantzea.

  • Ekintzailea eta bere ezaugarriak
  • Barne ekintzailetza
  • Berrikuntza
  • Sorkuntza

 

Komunikazio Teknikak (24 ordu)

Helburua: Pertsonen arteko komunikazio egoki baten garrantzia baloratzea eta ikaslea komunikazioa egoki baterako baliabide egokiz hornitzea.

  • Komunikazioa prozesua
  • Komunikazio prozesuaren oztopoak
  • Entzute aktiboa
  • Enpatia
  • Asertibitatea
  • Adimen emozionala 

 

Negoziazioa (16 ordu)

Helburua: Eredu kulturalak kontuan hartzen dituen nazioarteko negoziazio bateko estrategiak diseinatzen eta txertatzen jakitea.

  • Nazioarteko negoziazioaren oinarriak
  • Irabazi-irabazi ikuspuntua
  • Negoziazio nazionala vs. Nazioarteko negoziazio 
  • Eredu kulturalak 

 

Talde lana (12 ordu)

Helburua: Talde lanaren onurak, jarrerak, teknikak eta baliabideak identifikatu eta indartzea.

  • Zer da talde lana
  • Taldearen eta multzoaren arteko desberdintasunak
  • Lan taldearen eraketa 
  • Egitura y koordinazioa
  • Taldekideen rolak
  • Lantalderako teknikak
  • Gatazkak
  • Lan sareak 

 

Merkatuen ikerketa eta aukerak antzematea (16 ordu)

Helburua: Ikaslea, baliagarria den informazioa, aukera berriak bilatzeko eta erabakiak hartzeko baliabide egokiz hornitzea.

  • Merkatu ikerketa
  • Merkatuaren informazioa pilatzea
  • Merkatuaren informazioaren ikerketa eta trataera 

 

Enpresen arteko lankidetza (4 ordu)

Helburua: ETEen nazioarteko estrategiarako kooperazioak duen garrantziaz jabetzea.

  • Enpresen arteko kooperazioaren ezaugarriak
  • Nazioarteko kooperazio akordioen ezaugarriak 

 

Merkatu digitalak (4 ordu)

Helburua: Mundu digitalean sortzen den bezero-enpresa harreman berria ezagutzea eta ikasleari horren kudeaketarako beharrezko baliabideak eskaintzea.

  • Marketing eta komunikazioa aldaketak
  • Social Media Marketing
  • On line ospea