Sukalde-zerbitzuetako langilea

Operario de cocina-servicio

Titulazio ofiziala

 

  • 2000 ordu
  • 2 ikasturte akademiko osorik
  • Lehenengo ikasturtea 990
  • Bigarren ikasturtea 1010

 

Helburuak

Gizarteratze, eskolaratzea eta lan-munduratzea bultzatzea, ohiko heziketa akademikoaren ibilbidean zailtasunak dituzten gazteriarentzat, inolako gaitasunik eskuratu gabeko eskolatzearen urruntze goiztiarra saihesteko eta Oinarrizko Lanbide Heziketaren titulua eskuratzeko helburuari jarraiki.

Lanbide gaitasunak

Autonomiaz garatzea, sukaldeko elaborazio errazen prestaketa eta kontserbazioa hala nola jatetxe-arloko eta katering establezimenduetako elikagaien eta edarien prestakuntza eta aurkezpen operazioak, bezeroaren zerbitzua eta arreta prozesuetan laguntza emanez, xedatu kalitate protokoloak jarraituz, higienerako, lan arriskuen prebentziorako eta ingurumenaren babeserako arauak zainduz, erantzukizun eta ekimen pertsonalarekin eta gazteleraz komunikatuz ahoz zein idatziz, eta bere kasuan hizkuntza koofizial propioaren edota atzerriko beste hizkuntza baten bidez.

 

Lanbide prestakuntza

a) Sukaldaritzako oinarrizko operazioak, ondorengo gaitasun unitateak barne hartzen dituztenak:

  • Hornikuntzaren, aurre-elaborazioaren eta elikagaien kontserbaziorako oinarrizko operazioak garatzea.
  • Sukaldaritzako elaboraziotan laguntzea; plater errazak prestatzea eta aurkeztea.

b) Jatetxeko eta tabernako oinarrizko operazioak, ondorengo gaitasun unitateak barne hartzen dituenak:

  • Elikagaien eta edarien zerbitzuetan laguntzea.
  • Hornikuntzaren oinarrizko operazioak garatzea, oinarrizko edariak eta janari azkarrak prestatzea eta aurkeztea.

c) Katering oinarrizko operazioa):

  •  Katering zerbitzuetan dagozkion harrera eta garbiketa operazioak garatzea.

 d) Elikagaien industriako mantenuaren eta barne garraioaren laguntzaile operazioak:

  •  Garbiketa eta higiene operazio nagusiak garatzea, ekipoetan eta instalaziotan eta elikagaien industriako ingurumen babesaren laguntzan, eskuratu instrukzioen arabera.

e) Merkataritzaren laguntza jarduerak:

  •  Bezeroari informazio eragilea, egituratua eta protokoloaren araberakoa eskaintzea. 

Sarbide eskakizunak

  • 16 eta 17  urte beteta izatea hasiera ikasturteko abenduaren 31 baino lehen.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren titulua ez eskuratu izana.
  • 15 urteko ikasleak, DBH 2. Maila amaitu eta 3. erako sustapena eskuratu ez dutenak.

Ikasketa plana

MODULU BEREZIAK: Aurretiko elaborazioen oinarrizko teknikak. Sukaldaritza ekoizpenerako oinarrizko prozesuak. Lehengaien hornikuntzan eta kontserbazioan eta manipulazioaren higienean. Oinarrizko zerbitzu teknikak. Elikagaiak eta edariak elaboratzeko oinarrizko prozesuak. Kolektibitate eta katering zerbitzuetarako materialen prestaketa eta muntaketa. Bezeroaren arreta. Lan-prestakuntza eta orientabidea. Lantokiko Prestakuntza (enpresetan praktikaldiak)

 MODULU NAGUSIAK: Zientzia aplikatuak I. Zientzia aplikatuak II. Komunikazioa eta gizartea I. Komunikazioa eta gizartea II

ORIENTABIDE ETA TUTORETZA I

ORIENTABIDE ETA TUTORETZA II

Osatu zure heziketa

 Administrazio Zerbitzuen Oinarrizko Profesionalaren tituluarekin sarbide zuzena izango duzu Maila Ertaineko zikloetan, esaterako: Sukaldaritza eta Gastronomia

Lanbide hauek bete ditzakezu

−      Sukalde laguntzailea.

−      Ekonomato laguntzailea elikagaien eta edarien ekoizpen unitatetan eta zerbitzuetan.

−      Aretoko zerbitzariaren laguntzailea.

−      Taberna-kafetegiko zerbitzariaren laguntzailea.

−      Barman laguntzailea.

−      Sukalde laguntzailea establezimenduetan zeinetan eskaintza elaborazio sinpleekin eta azkarrekin eratuko den (tapak, plater konbinatuak, besteren artean).

−      Ekonomato laguntzailea, elikagaien eta edarien ekoizpen unitatetan eta zerbitzuetan.