Gure Ostalaritza Eskola, Luis Irizar saria irakaskuntzari

Euskal Gastronomia Akademiak CEBANC-Gipuzkoako Goi Mailako Ostalaritza Eskolari ‘Luis Irizar’ irakaskuntzari saria eman dio. Sari hau 2016ko Euskadi Gastronomia sari multzo barruan dago, eta atzo Bilboko Euskalduna Jauregian sari banaketa ekitaldia burutu zen. Paloma Enriquez gure zuzendariak  Mª Mar Churruca Akademiako zuzendariak eman zion saria jaso zuen. Ekitadian Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria jaun agurgarria buru izan zen.

Akademiak gure eskolaren eskarmentu eta ibilaldi luzea aitortu zituen, ikasleei ematen zaien hezkuntza integrala azpimarratuz. "Ikasleen arrakasta pertsonala eta profesionala dituzten helburu nagusiak lortzeko gogor lan egiten dute egunero, helburu horiek lortzeko zorrozki zaintzen dituzte ikastaroen kalitatea, pertsonen arteko errespetoa, norbanako arreta egokituaz, parte hartzea taldeko lanean, baita sormena eta berrikuntza ere bultzatuz" nabarmendu zuten saria ematerakoan.

Ondorengo sariak banatu ziren ‘2016ko Euskadi Gastronomia Sariak’ ekitaldian:

  • Jatetxe jaberik onenari “Euskadi” Gastronomia Saria: Álvaro Garrido Ramírez jauna, Mina jatetxea Bilbao.
  • Jangela zuzendaririk onenaren “Euskadi” Gastronomia Saria: Begoña Tejerina Calle andrea, Aizian jatetxea Bilbao.
  • Kazetari lanik onenari “Euskadi” Gastronomia Saria: Jacques Ballarin jauna. Kazetaria, egunkaria Sud-Ouest.
  •  Argitarapenik onenari “Euskadi” Gastronomia Saria: Comer con Hemingway. Egilea: Javier Muñoz García. Argitaletxea: GiroVista.
  •  “José María Busca Isusi” Saria (gastronomiarekin erlazioa duen norbanako produktu edo argitarapena): Trujal Mendía de Arróniz-Navarra.
  •  “Manuel Llano Gorostiza” Saria (Ardoaren kulturarekin erlazioa duen norbanako, elkarte edo instituzioa): Centro Temático del Vino Villa-Lucía –Laguardia - Araba.
  • “Luis Irizar” Saria (Irakaskuntzari): CEBANC-Gipuzkoako Goi Mailako Ostalaritza Eskola.
  •  “Academia Vasca de Gastronomía” Aparteko saria: El Diario Vasco.

Esteka honetan ikus daiteke Palomari egin zioten elkarrizketa ETB2ko Ahora saiorako (1:03 minututik aurrera). Eta hemen Euskal Gastronomia Akademiaren albistea.