Administrazio zerbitzuetako oinarrizko profesionala

Auxiliar de procesos administrativos básicos

Titulazio ofiziala

  • 2000 ordu
  • 2 ikasturte akademiko osorik
  • Lehenengo ikasturtea 990
  • Bigarren ikasturtea 1010

 

Helburuak

Gizarteratzea, eskolaratzea eta lan-munduratzea bultzatzea, ohiko heziketa akademikoaren ibilbidean zailtasunak dituzten gazteriarentzat, inolako gaitasunik eskuratu gabeko eskolatzearen urruntze goiztiarra saihesteko eta Oinarrizko Lanbide Heziketaren titulua eskuratzeko helburuari jarraiki.

Tituluaren gaitasun nagusiak

Tituluaren gaitasun nagusia, oinarrizko administrazio eta gestio zereginak autonomiaz, arduraz eta ekimen pertsonalaz garatzean datza, kalitate egokiarekin operatuz eta ingurumenarekiko segurtasuna eta babesa bermatzeko erantzukizuna eta ekimen pertsonala bultzatuz, gazteleraz komunikatuz ahoz zein idatziz, eta bere kasuan hizkuntza koofizial propioaren edota atzerriko beste hizkuntza baten bidez.

 

Lanbide gaitasunak

a) Administrazio zerbitzuetako eta zerbitzu nagusietako operazioak, ondorengo gaitasun unitateak barne hartzen dituztenak:

  • Oinarrizko administrazio laguntzaren operazioak garatzea eta integratzea.
  • Ohiko gestiotan informazio eragilea transmititzea eta jasotzea, organizazioaren kanpo agenteekin.
  • Ekoizpen eta artxibo laguntza eragiketak garatzea, ohiko euskarrian edo euskarri informatikoan.

b) Grabazio eragiketak eta datuen zein dokumentuen tratamedua, ondorengo gaitasun unitateak barne hartzen dituztenak: 

  • Terminal informatikoetan datuak eta testuak txertatzea, segurtasuna, kalitatea eta eraginkortasuna zainduz.
  • Datuen eta testuen tratamendurako eta dokumentazioa eratzeko oinarrizko operazioak garatzea.
  • Erreprodukzio eta artxibo laguntza eragiketak garatzea, ohiko euskarrian edo euskarri informatikoan.

c) Merkataritzaren laguntza jarduerak.

  • Bezeroari arreta eta informazio eragilea, egituratua eta protokoloaren araberakoa ematea.
  • Eskaerak eraginkortasunez prestatzea, xedatu prozeduren arabera.

Sarbide eskakizunak

  • 16 eta 17  urte beteta izatea hasiera ikasturteko abenduaren 31 baino lehen.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren titulua ez eskuratu izana.
  • 15 urteko ikasleak, DBH 2. Maila amaitu eta 3. erako sustapena eskuratu ez dutenak  

Ikasketa plana

 LANBIDE MODULU BEREZIAK: Datuen tratamendu informatikoa. Ofimatikaren oinarrizko aplikazioak. Oinarrizko administrazio teknikak. Artxiboa eta komunikazioa. Bezeroaren arreta. Eskaeren prestaketa eta produktuen salmenta. Merkataritza prozesuaren administrazio teknikak. Diru-zaintzaren oinarrizko teknikak. Lan-prestakuntza eta orientabidea.Lantokiko Prestakuntza.

MODULU NAGUSIAK: Zientzia aplikatuak I. Zientzia aplikatuak II. Komunikazioa eta gizartea I. Komunikazioa eta gizartea II

ORIENTABIDE ETA TUTORETZA MODULUAK I

ORIENTABIDE ETA TUTORETZA MODULUAK II

 

Osatu zure heziketa

Administrazio Zerbitzuen Oinarrizko Profesionalaren tituluarekin sarbide zuzena izango duzu Maila Ertaineko zikloetan, esaterako: Kudeaketa Administratiboa.

 

Ondorengo lanbideak bete ditzakezu:

 - Bulego laguntzailea.

- Zerbitzu orokorren laguntzailea.

- Artxibo laguntzailea.

- Mandataria.

- Informazio laguntzailea.

- Telefonista informazioaren zerbitzu zentraletan.

- Sailkatzailea eta/edo banatzailea edota korrespondentziaren sailkatzailea eta/edo banatzailea.

- Datu grabatzailea-egiaztatzailea.

- Digitalizazio laguntzailea.

- Dokumentu operadorea.

-  Salmenta laguntzailea.

- Merkataritza zerbitzariaren laguntzailea.

- Kobratze operadorea edota Kutxazaina.