Nor garen

 

Cebanc

Erreferentziazko Lanbide Heziketako Zentroa gara Gipuzkoan, gure irakaskuntzaren kalitateari, gure instalazioei eta gure ikasleen laneratze maila altuari esker. Horrez gain, gure irakasleek, kualifikazio maila eta eskarmentu handikoek, ikasle bakoitzaren jarraipen pertsonalizatua egiten dute.

CEBANC-ek (zentro pribatua, Eusko Jaurlaritzak homologatua eta hitzarmenduna) 40 urte baino gehiagoko esperientzia du jada, eta urte horietan 50.000 ikasle baino gehiagoren konfiantza eskuratu du.

Gure prestakuntza-eskaintzak hiru ardatz nagusi ditu:

  • Hasierako prestakuntza: heziketa-zikloak
  • Etengabeko prestakuntza: langile eta enpresentzat
  • Lanerako prestakuntza: langabetuentzat

Merkatuko premiei aurre hartzen diegu, gure ikasleen arrakasta pertsonala eta profesionala lortu ahal izateko.

Gure eguneroko lanak premisa bakarra du: gure bezeroak eta langileak gustura izatea. Horretarako, xehetasun guztiak zaintzen ditugu…

  • Kalitatea irakaskuntzan
  • Errespetua jarduera osatzen duten pertsona guztien artean
  • Eskuragarritasuna eta hurbiltasuna
  • Arreta pertsonalizatua
  • Profesionaltasuna
  • Partaidetza eta talde-lana
  • Sorkuntza eta berrikuntza
  • Malgutasuna eta egokitzapena
  • Sentsibilitatea ingurumenarekiko

OSTALARITZA-ESKOLA

CEBANC-Gipuzkoako Goi Mailako Ostalaritza Eskolak izen handia du sektorean. 40 urte baino gehiagoko esperientzia izanik, titulazio ofiziala duten goi mailako zikloak –Sukalde Zuzendaritza– eskaintzen dituen eskola bakarra da Gipuzkoan.