Etengabeko ikaskuntza

Eusko Jaurlaritzak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren bitartez, hainbat laguntza abiarazi zituen 2004. urtean, ezagueraren edozein esparrutan egindako ikaskuntza baliagarriak eskuratzeko jarduerei diru-laguntzak emateko, bizitza osoko ikaskuntzaren testuinguruan, herritar aktiboak eta 25 urtetik gorako pertsonen gaitasunak sustatzeko.

CEBANC aitzindaria izan da 2004, urtetik egundaino etengabeko heziketarako Proiektuen garapenari dagokionez, ikaskuntza jarduerak garatuz "oinarrizko gaitasun digitalak", "gaitasun pertsonalak eta sozialak" eta "autonomia pertsonalaren hobekuntzarako gaitasuna" arloetan.

Proiektu honetako jarduerak, Donostialdea eskualdeko hiritarrengana zuzenduta daude,  55 urtekoak eta/edo prestakuntza urriko eta/edo langabezia egoerako 30etik gorakoak, alegia gizarte honetako baldintzekin egokitzekotan eta gizarteratzeko asmotan dabiltzanengana.