Cebanopolis

Udaren agerraldia, eta bereziki, gure seme/alaben oporraldia, gure zeregin pertsonal eta profesionalen garapen normaleko eragozpena izan ohi dira behin baino gehiagotan.

Hori dela eta, CEBANC Ikastetxearen asmoa da, kalitatezko prestakuntzaren inguruko gure ibilbidea kontuan hartuta, guraso horiengan pentsatzea, horrelako erabakiengantik loa galdu ez dezaten, Donostia-San Sebastián gune magikoan aurkitzen diren gure instalazioak direla medio, zeinetan ezagutzaz beteriko hezkuntza arloko profesionalen ibilbide luzearen eskutik, euren eskarmentu guztia gure seme/alaben zerbitzura jarriko den.

Prestakuntza programak diseinatuz eta garatuz CEBANC Ikastetxeak eman dituen 30 urte baino gehiagoren ondoren, 8-11 urteko haurren eta 12-16 urteko gazteen beharrekin egokitutako proposamena prestatu ahal izan dugu, horien hobekuntza akademikoa hala nola dibertimenduren eta aisialdiaren arloak kontuan hartuta.

Ikasleen erabilerarako gure udako tailerrak eskugarri daude zuretzat.      

Informatikako ludotekan umeek programazioaren munduan lehen urratsak emango dituzte. ROBOTIKA ETA BIDEO JOKOEN SORTZE-LAN TAILERRAREN bidez euren lehen bideojokoak, istorio animatuak eta arte interaktiboko pieza xumeak sortuko dituzte.

Umeek primeran pasatuko dute SORMENEZKO GOZOGINTZA, SUKALDE DIBERTIGARRIA eta MINIATURAZKO SUKALDARITZA TAILERRETAN errezetak prestatzen. Pintxo lehiaketak egiteaz gain, merkatuak bisitatuko dituzte eta sukaldaritzari buruz duten ikuspegia zabalduko zaie.